Gazte Talent 2025

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko irailaren 17(e)tik 2025(e)ko azaroaren 21(e)ra
  • Gazte Talent 2025
  • Gazte Talent 2025

Gazte Talent musika-taldeen eta -bakarlarien gazteentzako lehiaketa Araban eta Trebiñun bizi diren, ikasten duten edo lan egiten duten gazteei zuzenduta dago. Lehiaketa musika-taldeen eta -bakarlarien modalitateetan eta 14-24 urte eta 25-35 urte bitarteko kategorietan egingo da. Salbuespen gisa, banda edo taldeen kategorian, taldeko kideen % 25ek 35 eta 40 urte bitarte izan ditzakete. 

Parte hartu nahi dutenek beren lanaren grabazioren bat aurkeztu beharko dute. Hura aztertu ondoren, antolakuntzako kideek osatutako hautaketa-batzordeak abenduan Jimmy Jazz aretoan egingo den zuzeneko kontzertuen fasera igaroko diren taldeak eta bakarlariak izendatuko ditu. Zuzeneko emanaldiak jendearentzat irekita egongo dira eta epaimahaia egongo da. Horrez gain, entzuleek ere botoa emateko aukera izango dute.

Finalista izateko aukeratutako talde eta bakarlari guztiek 200 euroko saria jasoko dute zuzeneko emanaldietan parte hartzeagatik. Irabazleek, bestalde, 1.000 euroko saria jasoko dute kategoria bakoitzeko, eta Gazte Plazan, Araba Euskarazen, Andre Maria Zuriaren jaietan Falerina Lorategian eta San Prudentzio festetan jotzeko (trukean ordainsaria jasota) aukera izango dute. Bi accesit egongo dira, bat euskarazko talde edo bakarlari onenarentzat, eta bestea emakumeen ordezkaritza handiena duenarentzat. Era berean, epaimahaiak talde edo bakarlari bat aukeratuko du, eta Jimmy Jazz aretoan egonaldia egiteko aukera izango du hainbat egunez, kontzeptu teknikoak eta ekoizpen arlokoak sendotu ahal izateko.

Parte hartu nahi duten pertsona eta taldeek azaroaren 21era arte eman dezakete izena helbide elektroniko honetan: gaztetalent@gmail.com. Gaian ‘Gazte Talent 2025’ eta taldearen edo bakarlariaren izena adierazi beharko dira. Bestela, aurrez aurre eman ahal izango da izena Jimmy Jazz aretoko bulegoetan (Aldabe kalea 34, 1 eskuina) 10:00etatik 14:00etara, edo Gazte Informazio Bulegoan (Espainia plaza, 1).

araba.eus

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2025(e)ko irailaren 17(e)tik 2025(e)ko azaroaren 21(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz
  • Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz

Non