Musikagileak, Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak, Musika Garaikidearen Zirkuituaren hamaseigarren edizioa aurkezten du, gaur egungo sorkuntzaren aldeko apustua egiten duen eta euskal konpositoreen lana zabaltzea helburu duen hitzordu gisa. 2025eko irailetik 2026ko martxora bitartean, Zirkuituak 13 kontzertu eskainiko ditu Euskadiko hiri ezberdinetan, ia 30 estreinaldi absolutu barne hartzen dituzten programak aurkeztuz, lekuko, nazio mailako eta nazioarteko sortzaileen beste proposamen ugarirekin batera. Pieza horiek musika garaikidearen eszenako erreferentziazko talde eta bakarlariek interpretatuko dituzte.
Estreinaldien artean daude Sofía Martínez, Javier Jacinto, Mikel Chamizo, Nuria López García, Francisco Domínguez eta Bertrand Chavarría-Aldrete konpositoreen lanak, besteak beste, eta baita José Manuel López López konpositoreak zuzendutako Musikagileak Konposizio Garaikideko XII. Ikastaroan parte hartu duten gazte konpositoreen obrak ere.
Edizio honetan parte hartuko dute:
Euskal Herriko talde esanguratsu batzuk, hala nola Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Gasteizko Udal Musika Banda eta SUHAR Korua.
Nazioarteko bakarlari eta ensembleak, esaterako, Karin Hellqvist bibolin jole suediarra, Don Paul-Kahl saxofoi jolea eta Ensemble PTYX (Frantzia).
Estatuko talde eta bakarkari entzutetsuak, hala nola Vertixe Sonora (Galizia), Syntagma Piano Duo (Bartzelona), Sauti Duo (Valentziako Erkidegoa), 4Sonora laukotea (Katalunia) eta Ensemble Sinkro (Euskadi) edo Roberto Casado eta Joseba Torre (Euskadi- Nafarroa).