MusEkintza 2025/2026: "Gozamenen Lorategia"

Kortezubi 2025(e)ko Irailak 20
  • MusEkintza 2025/2026: "Gozamenen Lorategia"

MusEkintza 2025/2026 - Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen Jaialdiaren egitarauaren barruan.

GOZAMENEN LORATEGIA Hortzmuga Teatroaren gaueko instalazio artistikoa

Instalazio honetan ageri diren pertsonaiak material birziklatuetatik abiatuta sortu dira. Honela, hari gabeko entzungailuak eta argiztapena erabiliz, partaideak ikus-entzunezko bizipen zirraragarri batean murgilduko dira. Ezohiko bidaia artistiko paregabe honek ez du publikoa epel utziko. Opera-abeslari baten eta soinu-sortzaile baten zuzeneko inprobisazioek balio erantsia ematen diote piezari, instalazioa bera obra bizidun bilakatuz. Ibilaldi musikatu bat eskaintzen dute, non soinua eta musika argiztapenarekin batzen diren, bidaia emozional honetan entzuleei laguntzeko.

Ikuskizun honen inspirazio-iturria El Boscoren “Gozamenen lorategia” koadroa da. Obra konplexu eta enigmatiko honek, esku hartutako espazioaren antzera, haratago begiratzera eta lehen begiratuan ikusten eta entzuten ez dena berraurkitzera gonbidatuko zaitu.

  • Data: Irailak 20 (2025)
  • Ordu: 21:30ean, 22:15ean eta 23:00etan
  • Erreserba: 2025eko irailaren 3tik
  • Hizkuntza: Ikuskizuna euskaraz eta gazteleraz

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Irailak 20
  • Ordutegia21:30 + 22:15 + 23:00
  • LekuaSantimamiñe Koba
    Basondo Auzoa
    Kortezubi
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Santimamiñe Koba, Kortezubi

Non