Dantzaldia 2025: "Ven" + "Il faut que je" + "Simposio"

Bilbao 2025(e)ko Irailak 30
  • Dantzaldia 2025: "Ven" + "Il faut que je" + "Simposio"
    "Il faut que je"

2025eko Dantzaldia - Bilboko Nazioarteko Dantza Jaialdiaren barne.

VEN, La Macana

"Ven" da Caterina Varela eta Alexis Fernández bikotearen lehenengo koreografia. Izan ere, harekin hasi zuten La Macana konpainiaren nazioarteko karrera, 2008an; harrezkeroztik, birak egiten jarraitu dute (30 herrialde ingurutan, azken 15 urteotan). Biok dantzatuta, duoa maitasunaz ari da, baita bi gorputzen arteko orekaz eta tirabirez ere, indarrez eta intimitatez beteriko 15 minutu bizitan.

  • Sortzaileak eta antzezleak: Caterina Varela, Alexis Fernández
  • Musika: Einstürzende Neubauten
  • Ekoizlea: La Macana

IL FAUT QUE JE, Clémence Juglet

Bikaintasuna neurtzeko tresna bihurtzen da denbora. Itsutu eta ikaratzen gaitu, errudun sentiarazten digu eta premia sentsazioa eragiten digu. Bihotza eta arima jartzen ditugu gure lanean. Etengabe menderatu eta kontrolatu nahi dugu, baina begitazio hutsa da. Geure buruaren irudi idealizatua izan behar dugu, geure balioa eta aberastasuna alde batera uzteraino, lanaren alde. Helburu bakarra da denbora behin eta berriz aprobetxatzea gogobete arte eta, bikaintasuna lortzeko irrikaz, eredu hori errepikatzen dugu tai gabe. Erlojupeko lasterketa batean harrapatuta gaude, zeinean ahitu egiten garen, gero eta kemen gehiago jartzen baitugu.

  • Koreografoa eta dantzaria: Clémence Juglet
  • Musika: Leon AFTERBEAT
  • Ekoizpen exekutiboa: OUPS Dance Company (Nicole Perruchot)

SIMPOSIO, Compagnia Bellanda

Historian zehar, gorputz bete-betea, berdingabea eta osoa bilatzeko etengabeko tirabira. Aristofanesen diskurtsoan kontatutako 'hermafroditetatik' hasita -indar eta forma itzeleko naturaz gaindiko figurak-, badaukagun gorputz zatitura. Berriz elkartzeko ahalegina, inoiz erabat asebete gabeko harremana -orain ezinezkoa baita 'gorputz berdingabea' berriz izatea-, berriro elkartzeko nahi iraunkorra. “Simposio” lanak berrikusten du, Platonen garaitik gaurdaino -harreman garaikideen dinamikarekin-, indibidualismo gero eta handiagoa bultzatzen duen eta konpromisoa gutxiago onartzera eramaten duen gizartean bikotekidea aurkitu, iraunarazi eta lantzeko zailtasuna. Hortik sortzen dira higiduran dauden figurak, zeinetan bi gorputzek, baturik, handiago bat sortzen duten

  • Sortzaileak eta antzezleak: Giovanni Leonarduzzi, Lia Claudia Latini
  • Ekoizlea: Compagnia Bellanda

Laburrean

Non