"Arabako Arte Eszenikoen Tailerrak 2025-2026 ikasturterako matrikulazioa ireki du"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko urriaren 1(e)tik 2026(e)ko uztailaren 1(e)ra
  • "Arabako Arte Eszenikoen Tailerrak 2025-2026 ikasturterako matrikulazioa ireki du"

Urtero bezala, TAE Araba Arabako Arte Eszenikoen Tailerra eskolak prestakuntza eskaintza zabala eta askotarikoa eskainiko du adin guztietarako, hau da, 3 urtetik helduarora arte.

2025-2026ko kurtsoko berrikuntza nagusien artean, nabarmentzekoa da helduentzako ikastaro berri bat sartu dela, "Inprobisazio teknikak" izenekoa, zeinak antzerki tresnak eta gorputza lantzekoak konbinatuko baititu. Astearteetan emango da, 18:00etatik 21:00etara.

TAE Arabak ikastaroen ohiko egiturari eutsiko dio, adinaren eta mailaren arabera egokituta:

  • Haurrak eta gazteak:

Prestakuntza hiru adin tartetan antolatzen da: 3-5 urteko taldeak; 6-10 urteko taldeak eta 11-14 urteko taldeak, eta gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez lan egingo dute.

  • Gazteak (15-18 urte):

Oraingoan ere "Gazteentzako antzerki taldeak" egongo dira. Talde horietan, talde lana sustatzen da, eta interpretazioaren eta norberaren sorkuntzaren aukerak eta magia aurkitzen dira.

  • Helduak eta 15 urtetik gorako ikasleak elkarrekin arituko dira "Antzerki musikalean".

"Hastapeneko" eta "Aktore prestakuntzako" ikastaroen eskaintzari eutsiko zaio (azken horrek 9 ordu/asteko ordu karga murriztua du).

Matrikulazioa irekita dago jada, eta linean egin behar da, www.tae.araba.eus webgunearen bidez, eta datorren irailaren 8ra arteko epea dago; zalantzak argitzeko, telefonoz ere jar zaitezkete harremanetan 945 28 45 42an, edo mezu bat bidalita tae@araba.eus helbidera.

Matrikula eskaera: 2025eko ekainaren 27tik irailaren 8ra

  • Onartuen zerrendak argitaratzea: irailaren 9a
  • Matrikula egitea: irailaren 10etik 16ra
  • Ikasturtearen hasiera: 2025eko urriaren 1a

TAE Arabak hainbat kuotatan ordain daitezkeen urteko tarifa publikoak aplikatzen ditu, eta murrizketak aurreikusten ditu honako hauentzat:

  • Familia ugariak (kategoria orokorra): % 20
  • Familia ugariak (kategoria berezia): % 50
  • Matrikulatutako bigarren seme-alabatik aurrera: % 20
  • Langabetuak: % 20
  • DSBEa edo BGDa jasotzen duten pertsonak % 20
  • % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonak: % 20
  • Genero indarkeriaren biktima diren emakumeak eta beren seme-alabak: % 20

Informazio gehiago: Gentzane Martínez de Cestafe (Komunikazioa)

araba.eus

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2025(e)ko urriaren 1(e)tik 2026(e)ko uztailaren 1(e)ra
  • Ordutegia10:00 - 22:00
  • LekuaEszena-Arte Tailerra (TAE)
    Reyes Católicos, 4 Bajo | Los Molinos (Antiguo Colegio san Ignacio)
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • ZenbatekoaIzen-ematea
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Eszena-Arte Tailerra (TAE), Vitoria-Gasteiz

Non