Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Koruak, Bea Asurmendik eta Gabriel Arestiren poesiak euskal musikaz betetzen dute Guggenheim Museoko ataria Gabriel Arestiren heriotzaren 50. urteurrena dela eta, Euskaltzaindiak bultzaturik.
Bilboko Koral Elkarteak eta Euskaltzaindiak kontzertu berezia eskainiko dute urriaren 6an, 20:00etan, Guggenheim Museoaren atarian, museoarekin berarekin, ETBrekin eta Euskaltzaindiarekin elkarlanean. Euskal musikari eta poesiari eskainitako emanaldia izango da, eta Gabriel Arestiren lanak protagonismo berezia izango du, gaur egungo euskal literaturako ahotsik ezagunenetakoa baita. Kontzertua ETBk grabatuko du eta ondoren telebistan emango da, hitzordu musikal hau museoko hormetatik haratago eramanez.