"Ataria (bat)"

Bilbao 2025(e)ko urriaren 8(e)tik 2026(e)ko urtarrilaren 18(e)ra
  • "Ataria (bat)"

Iñaki de la Fuentek 1973an sortutako Itsasadarretik Abrara horma-iruditik hasi eta Ainara LeGardonek 2023an museoko bilduma Tabakalerara (Donostia) lekualdatzeko egin zuen Pausa Pulsar soinu-piezaraino, Ataria (bat)-ek Bilbori eta museoari lotutako espazio eta erakunde artistikoetarako berariaz asmatutako produkzio-multzo baterako denbora-esparrua eratzen du. Kronologia zabal horrekin, obrek erakusten dute 1970eko hamarkadatik aurrera, museoak lehen handitzeari ekin zionetik aurrera, egindako praktika artistikoen izaera publiko eta hedatua.

Hogeita hamar bat obrak hartuko dute Líbano eta Beascoaren eraikinaren beheko solairuan ireki zen antzinako ataripe edo atariaren espazioa, zeinak estalitako plazaren izaera berreskuratu duen. Hainbat pieza garrantzitsu erakutsiko dira, hala nola Agustin Ibarrolaren Euskadi horma-irudi artikulatua (1977-1979), berriki zaharberritua; Richard Serraren Denboraren materia maketa (1994-2005), Guggenheimerako pentsatua; Juana Cimaren Sugoi margolana (1985), Bilboko Alde Zaharreko Lamiak kafetegian egon zena; eta hiriko arte-zentroek ekoitzitako hainbat lan, Itziar Okariz (BilbaoArte), Gema Intxausti (Rekalde Aretoa) edo/eta Elena Aitzkoaren (Azkuna Zentroa) eskutik.

Erakusketak arreta berezia eskainiko die gure museoan sortutako proiektuei, hala nola Jose Luis Zumeta, Dario Urzay, Jon Mikel Euba, Maider López eta June Cresporen esku-hartzeei.

Komisariotza: Miriam Alzuri


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2025(e)ko urriaren 8(e)tik 2026(e)ko urtarrilaren 18(e)ra
  • OrdutegiaAsteazkenetik astelehenera: 10:00-20:00. Asteartean itxita . Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita. Abenduaren 24 eta 31n: 10:00-14:00
  • LekuaBilboko Arte Eder Museoa
    Museo Plaza, 2
    Bilbao
    Web
  • Ikusi agenda Bilboko Arte Eder Museoa, Bilbao

Non