Art & Music 2025: IDOIA

Bilbao 2025(e)ko Urriak 10
  • Art & Music 2025: IDOIA
  • Art & Music 2025: IDOIA

2025eko Udazkeneko Art & Music zikloaren barne.

IDOIA aramaioarra Euskal Herriko musika-eszenaren ezusteko handienetako bat izan zen 2021ean. 21 urte besterik ez zituela, Ilun eta abar lehen lana atera zuen klasikoen kutsua galdu gabe egitura garaikidez eraikitako heldutasuna darien 7 abestirekin. Aulki jokoa, Munstroa edo Viejo refranero bezalako pieza zoragarriak biltzen ditu disko horrek; gure sustraiak, folka, popa nahiz bossa nova beldurrik gabe nahasten dituzten kantuak denak ere.

De amar y desandar lanarekin, berriz, azken hilabeteetako bizipenak eta oroitzapenak helarazi nahi du musikariak: bere ibilbidean zehar basamortuko lore baten antzera hazi omen da, hauskortasunetik, baina beti ere etorkizunera baikortasunez begiratuz. Atzera pausorik egitekotan, diskoa osatzeko irudiak eta sentipenak berreskuratu eta musikatzeko baino ez da izan. Super 8 fotogramak, modu organikoan errebelatuak, likido kimiko artean: badirudi horixe dela, hain zuzen ere, diskoaren soinuaren bereizgarria.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Urriak 10
  • Ordutegia22:00
  • LekuaGuggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa28 / 30 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Guggenheim Bilbao Museoa, Bilbao

Non