Euskararen Nazioarteko Eguna 2025 Irunen

Irun 2025(e)ko urriaren 10(e)tik 2025(e)ko abenduaren 6(e)ra
  • Euskararen Nazioarteko Eguna 2025 Irunen

Euskara zerbitzuko ordezkariak, Josu Iguiñizek, Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatu den egitaraua aurkeztu du gaur goizean, ‘Jantzi euskararen betaurrekoak’ leloa duena. Izan ere, aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna hirian urri, azaro eta abendura zabaldu nahi izan da euskarari 365 egunez ikusgarritasuna emateko asmoz. Horrela, urriaren 10etik abenduaren 14ra arte, heldu nahiz gazteek hainbat kultur ekintzez euskaraz gozatzeko aukera izango dute.

Ordezkariak azpimarratu du “aurtengo leloarekin aditzera eman nahi dugu Irungo persona gehienak, gaitasun handiagorekin edo txikiagorekin, euskaraz hitz egiteko gai direla, baina horietako gutxik erabiltzen dutela egunero. Irundarrak animatu nahi ditugu betaurrekoak jantzi eta euskarazko hitz batekin hastea elkarrizketa”.

Urriaren 10ean PausoK Dance dantza taldeak emango dio hasiera Euskararen Nazioarteko Egunari Amaia Kultur Zentroan 19:00etan hasiko den ekitaldiarekin, ‘Euskara dantzatzen’ lelopoean. Urriaren 25ean, Benta Zaharreko Mutiko Alaiak girotuta, kantujira izango da 12:00etatik aurrera Irungo kaleetatik. Euskal kantak abestuz, Urdanibia plazatik abiatuko dira eta handik, geldialdiak eginez, San Juan Harria plazaraino egingo dute ibilbidea.

Azaroaren 11n, 18:00etan, Irunero aldizkarian zein Txingudi Online hedabideetan kaleratuko den elkarrizketa bat zuzenean grabatuko da Oiasso Museoan eta ikusleek bertaratzeko aukera izango dute grabaketaz gozatu ahal izateko. Elkarrizketa horretan, ama hizkuntzak psikoterapian duen garrantziaz hitz egin nahiko du Estibaliz Zubialde psikologoak. Bestalde, azaroaren 21ean, Jabier Muguruza eta Bernardo Atxagak, errezitaldia eskainiko dute Oiasso Museoan 19:00etan. Hurrengo egunean, 22an, Palmera Montero Gunean Hitz Gurutzatuen Lehiaketa egingo da, 9:00etatik 14:00etara.

Azaroaren azken astean 3 ekintza antolatu dira: 26an ‘Iraganaren lekuko. Euskal Herriaren historia’ liburuaren aurkezpena egingo da CBA liburutegiko hitzaldi aretoan, Iñaki Lopez de Luzuriaga irundarra eta liburuaren egileetako baten eskutik. 29an, larunbatean, Auntxa Triki Eskolak 12:00etan erromeria antolatu du Zabaltza plazan. Igandean, azaroak 30ean, aldiz, kultur jarduera paregabea ikusgai egongo da Amaia Kultur Zentroan, 18:00etan. ‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?’ izeneko antzezlana taularatuko dute Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta aktoreek.

Abenduari dagokionez, 3an (Euskararen Nazioarteko Egunean) 10:00etan ihes gela antolatu du Oiasso Museoak euskaltegiko ikasleentzat eta abenduaren 5ean Marietak Zirkus antzerkia eta zirkua uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko du Zirika Zirkus konpainiak. Datozen bi egunetan txistulariek emango diote jarraipena egitarauari: abenduaren 6an kantujira egingo dute Irungo kaleetatik 11:30ean hasita, abenduaren 7an diana joko dute 8:30ean, eta ondoren, 12:00etan Muxikoentzat abestiak joko dituzte San Juan Harria plazan. Abenduko egitaraua borobiltzeko, 'Karmele' filma proiektatuko da Amaia Kultur Zentroan abenduaren 14an 18:00etan. Abenduaren 6an ere, Ombuaren Itzala filmaren proiekzioa egingo da Oiasson arratsaldeko 18:30ean.

 

Doako sarreren banaketa

Amaia Kultur Zentroan eskainiko diren emanaldi guztietarako sarrerak doan izango dira. Amaia Kultur Zentroan, Turismo bulegoan eta internet bidez (www.irun.org) eskuratu daitezke gonbidapenak. Pertsonako lau sarrera har daitezke gehienez.

Bestalde, Oiasso Museoan egingo diren emanaldiak ere doan izango dira, eta bertan lor daitezke sarrerak. Oiasso Museoko ordutegia: asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara eta ostiral eta larunbatean 16:00etatik 19:00etara. Pertsonako bi sarrera har daitezke gehienez.

irun.org

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2025(e)ko urriaren 10(e)tik 2025(e)ko abenduaren 6(e)ra
  • LekuaIrun
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Irun

Non