Emmanuel Mouret zuzendari frantziarraren azken filmaren emanaldia, Jatorrizko bertsioan azpidatziekin.
Joan ez dago Victorrez maiteminduta eta berarekin zintzoa ez izateagatik sufritzen du. Alicek, bere lagunik onenak, ziurtatzen dio berak ez duela bere bikotekide Eric-ekiko grina handirik sentitzen, baina bien arteko harremana ondo doala. Ez daki Victorrekin, bien arteko lagunarekin, harreman bat duela... Joanek azkenean Victor uztea erabakitzen duenean eta hura desagertzen denean, hiru lagunen bizitzak eta istorioak hankaz gora jartzen dira.
Iraupena: 118 minutu