PUAJ! 2025 - Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak

Pasaia 2025(e)ko urriaren 17(e)tik 2025(e)ko urriaren 26(e)ra
  • PUAJ! 2025 - Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak

Pasaiako umorezko jardunaldiak 44. ediziora iritsi dira. Egitaraua Aitor Brion Kulturako eta Ondareko zinegotziak aurkeztu du,  Beatriz Caballero Kulturako teknikariarekin eta Alazne Mendikute Kulturako dinamizatzailearekin batera.

Urtero bezala, 4 barrutietan antolatu dira umorezko saioak. Aurten urriaren 17an hasiko dira emanaldiak eta 26ra arte iraungo dute.

Programazioa hau izango da:

-Urriak 17, “Garbitzailearena (Lanku konpainia).  Trintxerpen, Gudari plazan, 18:00etan (doakoa). Haurrentzako emanaldia da. Sinopsia: Antzerkia eta bertsoa, bertsoa eta antzerkia, zein dator zeinen atzetik?

-Urriak 18, “Renata (Kamikaz kolektiboa). Donibanen, Juanba Berasategin, 19:00etan (sarrerak 10 euro). Sinopsia: Pantailen artean desitxuratzen ari den sistema baten erdian, lortuko ote du Renatak nola bizi ahaztu duen jendartea esnatzen?

-Urriak 19, “Neura” (De Ste Xeito). San Pedroko Udal Aretoan, 19:00etan (sarrerak 10 euro). Sinopsia: Protagonisten eta ingurukoen mania txikiak aztergai izango dira.

-Urriak 24, “Pausa (Cía. Nimú). Antxoko Ibaiondo plazan. 19:00etan (doakoa). Hitzik gabeko antzerkia da. Sinopsia: NiMuk egoera absurdoak sortzen ditu, inprobisatuak, giro poetiko batean bilduak, biolontxelo-jotzaile baten laguntzari esker.

-Urriak 25, “Itzulera (Dejabu), Donibanen, Juanba Berasategin, 19:00etan (sarrerak 10 euro). Sinopsia: Sorkuntza-krisian dauden antzerki konpainia bateko hiru kidek Mexikora eginiko bidaia kontatzen du antzezlanak.

-Urriak 26, “Charlas de azucarillo (Cia Las Couchers), Donibanen, Juanba Berasategin, 19:00etan (sarrerak 10 euro). Sinopsia: Motibazio-elkarrizketa formatuan, pertsonaia bitxi, ahul eta dibertigarri hauek ikusleak zoriontsu egiten saiatzen dira.

Sarrerak BIBE.me plataforman daude eskuragarri eta emanaldien bideoak eta informazioa udal webgunean kontsulta daitezke.

pasaia.eus

Laburrean

Non