Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2025: "Todos pájaros"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Urriak 17
  • Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2025: "Todos pájaros"

 
Todos pájaros antzerki-testuak garrantzi handia du gaur egun ere. Izan ere, Israel eta Gazako gerraren egoera ikaragarriari heltzen dio, tragedia klasikoaren kutsua duen maitasun istorio baten bidez.

Jatorrizko frantseszko bertsioa Parisen antzeztu zen (2017), La Colline Théâtre National antzokian; sari ugari jaso zituen eta arrakasta itzela izan zuen publikoaren artean.

Jatorri libanoarreko Wajdi Mouawad-ek, Incendios antzezlan ahaztezinaren egileak, etsaiaren sentimenduak eta minak deskribatzen ditu atentatuz inguratutako giro tirabiratsu batean. Nagusiki Israelen garatzen da ekintza, testuinguru berezi batean: maitemindutako gizon-emakume gazteen suizidio-olatu batek hartu du herrialdea. Bikote israeldar-palestinar horien maitasuna ezinezkoa izatera kondenatuta dago, eta horregatik, protesta-seinale gisa, beren buruaz beste egitea erabakiko dute.

Antzezlan honek sentimendu kontrajarriak erakutsiko dizkigu: jasotako herentzia kulturala, guraso eta seme-alaben arteko maitasuna, ingurune oldarkor batek sortutako gorrotoa eta norbere nortasunaren onarpena.

Estreinaldia Euskadin.

Sarrerak:

24 . Kontsultatu deskontuak

  • Sarreren salmentaren hasiera: irailak 16
  • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
  • Online salmenta iraleko 16ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Irailaren 17tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Fitxa artistikoa:

  • Konpainia: Ysarca Art Promotions
  • Egilea: Wadji Mouawad
  • Zuzendaritza: Mario Gas
  • Antzezleak: Aleix Peña Miralles, Candela Serrat, Vicky Peña, Manuel de Blas, Pere Ponce, Anabel Moreno, Lucía Barrado, Juan Calot, Nuria García, Pietro Oliver

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaYsarca Art Promotions
  • Data 2025(e)ko Urriak 17
  • Ordutegia19:00-22:10
  • LekuaFélix Petite Antzokia
    Landaberde, 31
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • Zenbatekoa24 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Félix Petite Antzokia, Vitoria-Gasteiz

Non