MusikaZuzenean 15 urte: Anari

Andoain 2025(e)ko Urriak 19
  • MusikaZuzenean 15 urte: Anari
  • MusikaZuzenean 15 urte: Anari

1997an argitaratu zuen lehen diskoa, bere izen artistikoa duena izenburu. Harrezkero, Anari ahots pertsonal eta garrantzitsuenetakoa bihurtu da euskal musikaren eszenan. Ia hiru hamarkadatan estudioko 7 disko eta zuzeneko 2 grabatu ditu.

Artista, abeslaria, gitarrista eta konpositorea, erraietatik sortzen zaion estilo musikal paregabe baten jabe da Anari. Rocka eta folka uztartuta, berritzen eta soinuak esploratzen dihardu etengabe. Azpimarratzekoak dira, gainera, bere letren sakontasun poetikoa, zintzotasuna, hunkigarritasun gordina eta dotorezia, gaitzat dituztenak maitasuna, bakardadea, tristura, edertasuna, identitatea, introspekzioa, gizartea, politika…

 

 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Urriak 19
  • Ordutegia19:00
  • LekuaAndoaingo Gaztetxea
    Aita Larramendi, 33
    Andoain
    Web
  • Zenbatekoa10 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Andoaingo Gaztetxea, Andoain

Non