El barbero de Picasso komedia barregarri bat da. Abiapuntu du Malagako margolariak eta bere ile-apaintzaileak, Eugenio Ariasek, 1948tik aurrera Vallaurisen hasitako adiskidetasuna. Talka kulturalak erbesteratuen orduko Frantzia hartan, haien arteko eztabaida biziak —espainiar estiloan— zezenei, politikari edo arteari buruz... Hala, gure iraganaren inguruan hausnartzera eramango gaituzte, modu eraikitzailean komunikatzeko aspaldiko ezintasunaren inguruan —hori ere, oso espainiarra—.
Borja Ortiz de Gondra 90eko urteen erdialdean hasi zen antzerkigile gisa lanean, Marqués de Bradomín saria irabazi zuenean. Belaunaldi bereko egile askok bezala, harreman jarraitua eta emankorra izan du agertokiekin. Azken urteotan, bere familiari buruzko autofikzio-trilogiaz —Los Gondra— gozatu dugu hainbat agertokitan, eta hari esker sari ugari irabazi ditu.