Iruñaldia 2025: Mursego "SUKRAMARKUS"

Pamplona/Iruña 2025(e)ko Azaroak 13
  • Iruñaldia 2025: Mursego "SUKRAMARKUS"

 

2025eko Iruñaldia jaialdiaren barne.

Markos Gimenok sortutako palindromoen berrirakurketa librea da sormen honen xedea. Musikak, performanceak, umoreak eta “hizperimentuek” bat egiten dute Maite Arroitajauregiren, Mursegoren, hegaldi berri honetan.

Markos Gimeno Ermuan jaio zen Franco hil zen urtean eta tamalez, 2018an joan zitzaigun. Artista moldakor eta polifazetikoa izan zen. Hainbat diziplinaren sortzaile aparta: pintura, musika, antzerkia eta literatura. Bereziki, palindromoen formulazioan bereziki nabarmendu zen (ezkerretik eskuinera eta alderantzizko zentzuan berdin irakurtzen diren hitzak edo esaldiak)

 Markos Gimenoren materiala hartu du Maite Arroitajauregik, Mursegok, eta artefaktu ikusgarri eta dibertigarri bat plazaratuko du. Umore fina, irudimen mamitsua eta joko aske eta erakargarria.

loraldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Azaroak 13
  • Ordutegia20:30
  • LekuaKondestable Civivox-a
    Nagusia, 2
    Pamplona/Iruña
    Web
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Kondestable Civivox-a, Pamplona/Iruña

Non