Ikuskizun honetan bi elkartek bat egiten dute bi adierazpen artistiko antzezteko. Antzezlanak:
“ENKAJAMOS?” Azirkarte elkartearen eskutik
Gizartean onartuak izateko kutxa antzekoak ditugu. Horietan sartu eta egokitzeko nolakoa izan, nola egin, sentitu eta pentsatu behar dugun esaten digute, baina, jai daukate! Gure izaera ezin da inolako kutxatan sartu. Kutxetan sartzerik? Kutxak zirkura!
“BELDURRIK EZ” Zirkulanduz elkartearen eskutik
Ikuskizun emozionala, familia guztiari bideratuta dago. Biolinaren eta pianoren bitartez bide eder bat zabalduko digute. Lurretik, zerura bidaiatuz. Trapezioaren bitartez mundua ezagutzeko istorioa. Bi pertsonaien arteko benetako harremana, laguntasunaren erakusgarria.
Intenet bidezko sarreren salmenta ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago itxiko da. Ikuskizunaren ordura arte edozein gizarte-etxetan eta kirol-instalaziotan (frontoietan izan ezik) eros daitezke sarrerak.