Santurtziko Antzerki Jaialdia 2025: "Entrañas"

Santurtzi 2025(e)ko Azaroak 16
  • Santurtziko Antzerki Jaialdia 2025: "Entrañas"

Galdetu al diozue inoiz zuen buruari zer daukagun barruan? Mendez luzez, giza gorputzaren misterioak argitzen saiatu da gizateria. Guk apur bat gutxiago daramagu... Giza gorputzean barreneko ibilbide laburra, gure barrenaren barrenera egindako bidaia bihurtu da. Bidaia honen amaieran, hasieran baino galdera gehiago izango ditugu: Nora doaz gure gorputzak, desagertzen direnean? Zer gara? Zertaz gaude eginda? Zer da gorputz bat? Jolas bat da emaitza, anatomiari buruzko ikasgai labur bat, El Patio Teatro konpainiaren eskutik.

Izaskun Fernández eta Julián Sáenz Lópezek sortu zuten El Patio Teatro, Logroñon, 2010ean. Eguneroko gauzen emozioetatik abiatzen diren istorioak kontatzeko premia du oinarri konpainiak. Istorio horiek aitzaki hartuta, lengoaia propio baten bilaketan murgildu dira, agertokien gainean kontatu ahal izateko. Gaur arte, konpainiak lau ikuskizun sortu ditu: A Mano, Hubo, Conservando memoria eta Entrañas. Horiek guztiek, estatu-mailako zein nazioarteko sariak jaso dituzte.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza, gidoia, dramaturgia: El Patio Teatro
  • Antzezleak: Izaskun Fernández, Julián Sáenz López
  • Jatorrizko musika: Nacho Ugarte
  • Jantziak: Martín Nalda
serantes.com

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaEl Patio Teatro
  • Data 2025(e)ko Azaroak 16
  • Ordutegia20:00
  • LekuaSerantes Kultur Aretoa
    Máximo García Garrido, 13 Behea
    Santurtzi
    Web
  • Zenbatekoa12 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Serantes Kultur Aretoa, Santurtzi

Non