Literaktum 2025: "Bazen behin"

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko azaroaren 17(e)tik 2025(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • Literaktum 2025: "Bazen behin"

Bildumak, Metro Bilbaoren geltokietatik gurera garraiatutako erakusketak, formatu handiko piezak biltzen ditu bere baitan, eta bide batez liburuak bisitarien eskuetan jarriko ditu. Euskal idazle ezagunen lanak aurkezten dira, eta puntako ilustratzaile artista askok egindako pasarte ilustratuak jasotzen dira. Ekimen ikusgarri honek, metroko geltoki bakoitza kulturgune bakar bihurtu zuen, non testu-zatiak eta irudiak uztartzen diren ingurune limurtzaile eta biziz betez. Proposamen honen helburua irakurzaletasuna sustatzea da, eta aldi berean, haur eta gazte literaturan lan egin duten euskal idazleen ekarpena aitortzea.


Laburrean

Non