Liburu-aurkezpena: "Desagertutako Donostia" (Berta Echeberria)

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Abenduak 3
  • Liburu-aurkezpena: "Desagertutako Donostia" (Berta Echeberria)

Desagertutako Donostia liburuaren aurkezpena Berta Echeverria (Donostia, 1988) egilearen eta Félix Luengo historialariaren eskutik.

Liburua, Efadós argitaletxeak editatuta, ez da soilik Donostiako harresiak 1863an eraitsi zituztenetik 1936an hiria kolpisten esku erori arteko bilakaera irudikatzen duen irudi-bilduma huts bat. Aitzitik, orrialdeetan kontu handiz hautatutako argazkiak topatuko dituzu, —guztiak Fototekakoak, Kutxa Fundazioaren argazki artxibokoak—, hiriaren ikusmolde ahalik eta osatuena berreraikitzeko aukera emango dizuna. Bidaia bat egitera animatzen zaitugu, beraz, hein batean desagertu den arren gogoan eduki behar dugun Donostia horretan ibiltzera, hura gogora ekartzera eta biziberritzera.

Antolatzaileak: Efadós argitaletxea eta Kutxa Fundazioa

  • Sarrera librea aforoa bete arte.

Laburrean

Non