"Miramar Magikoa" sarrerak (Donostiako 2025-2026ko Gabonak)

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko abenduaren 4(e)tik 2026(e)ko urtarrilaren 5(e)ra
  • "Miramar Magikoa" sarrerak (Donostiako 2025-2026ko Gabonak)

Donostiako 2025-2026ko Gabonetako egitarauaren barruan.

Donostia Sustapenaren Gabonetako kanpainaren elementu berri nagusietako bat “Miramar Magikoa: bidaia bat natura argituan” izango da. Abenduaren 4tik urtarrilaren 5eraMiramar Jauregiko kanpoaldea fantasiaz beteko da intsektuei omenaldia egiten dien familiarteko esperientzia bat bizitzeko; izan ere, intsektuak ezinbestekoak izan dira gure ekosistemen garapenean duela 400 milioi urte sortu zirenetik.

  • 700 metroko ibilbidean zehar
  • ikuskizunak biodibertsitatea ezagutzeko gonbidapena luzatzen duena, artearen, argiaren eta teknologiaren bitartez
  • murgiltze esperientzia horrek kulturaren, zientziaren eta jasangarritasunaren arteko lotura are gehiago sendotuko du

Esperientziaz gozatzeko sarrerak:

  • azaroaren 21etik aurrera erosi ahal izango dira Puntu Dendan (Gipuzkoa Plaza, 7) 10:00etatik 13:00era
  • Gabonetako kanpainaren webgunean: www.donostiagabonetakoazoka.eus
  • Abenduaren 4tik aurrera, Miramar Jauregiko txarteldegian ere erosi ahalko dira, 17:30etik aurrera.


“Miramar Magikoa” ikuskizunaren ordutegia 18:00etatik 22:00etara izango da.

.donostia.eus

Laburrean

Non