Obrak abiapuntu du XVII. mendeko antzerki-pertsonaia bat —Lope de Vegaren markesa baten antzekoa—; antzokiko teknikari tatuatuarekin topo egin, eta harekin maiteminduko da. Hortik aurrera kaosak hartuko du obra, eta konbentzio guztiak lehertuko dira. Eszenaren eta antzezpenaren garaietan sartu-irtenak egingo ditugu zizare-zulo baten bidez, eta hainbat gauza igaroko dira hortik: neskame bat, juglare feminista bat, zuzendari-laguntzaile bat, testu proiektatu bat, aditu bat —uste dut ez naizela ni—, astrologo kubatar bat, estra batzuk eta abesbatza greziar bat, zeina gainerako pertsonaien atzetik baitoa esaten eta sentitzen dutena errepikatuz.
Sarrerak:
Prezioa: 15€ Kontsultatu deskontuak
Fitxa artistikoa: