"Diptych: The missing door and The lost room"

Bilbao 2025(e)ko abenduaren 12(e)tik 2025(e)ko abenduaren 13(e)ra
  • "Diptych: The missing door and The lost room"

Belgikako Peeping Tom talde ospetsua Arriaga Antzokira helduko da Diptych: The missing door and The lost room (Diptikoa: Falta den atea eta logela galdua) programa bikoitzarekin. Peeping Tomek berrasmatu egin ditu Diptikoaren bi pieza laburrak, eta Gabriela Carrizok eta Franck Chartierrek Nederlands Dans Theatre (NDT 1) taldearekin duela hamarkada bat sortutako originaletatik moldatu.

Diptikoa lanean, pertsonaiak, denboran eta espazioan galduak, etengabe elkarrengandik urruntzen dira eta elkar bilatzen dute. Ideal bat bilatu nahian bidaia honetan murgildu zirenean, itxaropenez beterik zeuden, baina zalantzazko helmuga batera eraman zituen errealitateak. Beren pentsamenduetan itzulinguruka, bide bat aurkitu nahi dute, oroitzapenak behin eta berriro bizitzen dituzten bitartean, edo beren bertsio berriak (distortsioetara irekiak) sortzen dituzten bitartean. Diptikoak etorkizunarekiko nostalgia malenkoniatsua erakusten du horrela.

«Mugimendu espasmodikoetatik eta solo birtuosoetatik umore-ukitu sotiletara pasako gara, giroko tentsioan aire-ufada bat eskaintzeko».

Fitxa artistikoa: 

  • Kontzeptua eta zuzendaritza: Gabriela Carrizo, Franck Chartier
  • Antzezleak: Konan Dayot, Fons Dhossche, Lauren Langlois, Panos Malactos, Alejandro Moya, Fanny Sage, Eliana Stragapede y Wan-Lun Yu, Akira Yoshida, Lucia Burguete Sierra
  • Laguntza artistikoa: Thomas Michaux
  • Soinu-dramaturgia: Raphaëlle Latini
  • Espazio eszenikoa: Gabriela Carrizo, Justine Bougerol
  • Jantziak: Seoljin Kim, Yi-Chun Liu, Louis-Clément da Costa
  • Argiztapena: Tom Visser
  • Soinu-konposizioa eta moldaketak: Raphaëlle Latini, Ismaël Colombani, Annalena Fröhlich, Louis-Clément da Costa, Eurudike de Beul
  • Produkzioa: Peeping Tom
teatroarriaga.eus

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaPeeping Tom
  • Data 2025(e)ko abenduaren 12(e)tik 2025(e)ko abenduaren 13(e)ra
  • Ordutegia19:00
  • LekuaArriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa23 / 45 €
  • Ikusi agenda Arriaga Antzokia, Bilbao

Non