Durangoko 2025eko Musika Hamabostaldiaren baitan.
Jaialdiko azken kontzertua "Pause" izango da, Xabier Zeberioren lana, proiektu honetan konpositore, biolinista eta biola jotzailea izango dena.
Xabier Zeberio & Bartolome Ertzilla Orkestrak, Irati Ortubiaren zuzendaritzapean, jazza, euskal musika herrikoia eta inprobisazio garaikidea uztartzen dituen bidaia musikal bat eskainiko dute.
Errepertorioa Itziar Garaluceren bisualekin eta Aitor Etxebarriak sortutako soinu diseinu berritzailearekin osatuko da.