Olentzero eta Mari Domingiri Arriaga Antzokian 2025eko harrera egiteko sarrerak

Bilbao 2025(e)ko Abenduak 24
  • Olentzero eta Mari Domingiri Arriaga Antzokian 2025eko harrera egiteko sarrerak

2025-2026ko Gabonetako egitaraua, Bilbon.

Olentzerok eta Mari Domingik Bilboko etxe guztietan zehar ibilbidea hasteko falta diren orduak kontatzen ari dira, baina ez aurretik gutunak zuzenean eman eta desioak kontatu nahi dizkieten haurrekin aurrez aurre topo egin gabe.

Abenduaren 24an, asteazkenean, izango da, Arriaga Antzokian, 11:00etan hasi eta 14:00ak arte luzatuko den harreran.

ERRESERBA: ABENDUAK 22, ASTELEHENA

Sarreran ordena bermatzeko eta itxaronaldiak ahalik eta gehien murrizteko, urtero bezala, txanda-sistema bat erabiliko da, doako sarreren bidez (1.500). Online eskuratu ahal izango dira, Bilboa Kultura web-orrian, esteka honetan.

Sarrerak DATORREN ASTELEHENEAN, HILAK 22, egongo dira eskuragarri, 10:00etatik aurrera. Erreserba bakoitzeko, NAN batekin, gehienez 3 adingaberentzako sarrera jaso ahalko dira. Adingabeak helduren batekin joan behar dira beti (helduek ez dute gonbidapenik beharko).

Aurreko urteetan bezala, harreran irisgarritasun-neurriak jarriko dira, desgaitasuna duten pertsona guztiek topaketa horretaz gozatzeko aukera izan dezaten. Horrela, zeinu-interpreteen zerbitzu bat egongo da, eta baita mugikortasun murriztua duten pertsonei laguntzeko zerbitzua ere. Era berean, autismoaren espektroko nahastea (AEN) duten pertsonek jarduera jendetsu horietan parte har dezaten errazteko, Bilboko Udalak Arriaga Antzokian egingo den harrerara zuzenean sartzeko aukera eskaini du.

bilbao.eus

Laburrean

Non