Urtarrilaren 8an jarriko du abian Bilboko Udalak BILBOKO ZIRKUITUAren denboraldi berria, Bizkaiko hiriburuko eta inguruetako antzerki taldeen jarduera sustatzen duen udal ekimena, Bilboko hainbat auzotan banatutako doako emanaldiak eskainiz.
Antzezpenak Rekalde, San Frantzisko, Otxarkoaga, Zorrotza, Basurto, Begoña eta Altamira Udaltegiek eta Solokoetxeko Institutuak hartuko dituzte. Urtarrilaren 8tik maiatzaren 14ra, ostegunero, sortzaile berrien eta Hiriko antzerki talde amateur eta erdi-profesionalen proposamen eszenikoak programatuko dira, publiko orori zuzenduak.
BILBOKO ZIRKUITUAren emanaldi berri honetan konpainia hauek hartzen dute parte:
Un relato para cada rato “Historias del baserri”, Tunka Taldea “La aldea durmiente”, Amets bete “Las hermanas de Buffalo Bill”, Pasmi Teatro “Pareja abierta”, Kronos Antzerki Taldea “El arte de la entrevista“, Itxartu Antzerki Taldea “La boda de la hija del Presidente”, Kai Errea “40 años de paz”, Suminak “¡Furias!”, 7 Grados “La risa”, Kuttun Antzerki Taldea “Peleles”, Kaleka “Misantropía”, Kamerino Teatro “Aquí no paga nadie“ eta Companyia del BAC “El recital: la palabra contra el olvido” lanarekin. Gainera, euskarazko antzerki labur bat eskainiko da, La Mapacha konpainiaren "Destinity driver" eta Gaizka Txamizoren "Heroiaren mina" lanekin.
Emanaldi guztiak doakoak dira eta 19:00etan hasiko dira. BILBOKO ZIRKUITUAren saioetan sartzeko ordubete lehenago jaso behar dira sarrerak, emanaldi bakoitzaren egunean bertan (18:00etan), antzezpenaren leku berean. Pertsona bakoitzeko bi sarrera baino ezin izango dira eduki, eta hamar ikuskizunetan mugikortasun murriztua eta behar bereziak dituzten pertsonentzako lekuak gordeko dira.