Larunbat Musikalak bueltan dira.. Formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien ziklo horretan, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela nahiz beste kultura batzuetako musikak izaten dira. Arte Ederren Museoa du agertoki nagusi, baina ez bakar, eta hamar kontzertu izaten dira (hilean bat, udako bi hilabetetan izan ezik).
2026ko zikloa musika eta literatura elkartuz hasiko da. Urtarrilean, Iluna Produccionesen Salba ditzagun ipuinak!! haurrentzako ikuskizunak emango dio hasiera programazioari. Otsailean, literatura izango da berriz ere protagonista, Gustavo Adolfo Bécquerren Cartas desde mi celda lanean oinarriturik La mirada de Orfeok kontzertu bat eskainiko baitu Ignacio Aldecoa Kultur Etxean.
Tradizionalki emakumeek eskainiak izaten diren martxoko eta azaroko kontzertuez gain, 2026ko edizioan emakumeen gehiengoa izango da programazio osoan.
Ohikoa denez, zikloak "tokiko eta hurbileko produktuaren" aldeko apustu irmoa egingo du berriz ere. Parte hartzen duten artista gehienak Arabakoak izango dira, baina Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako interpretatzaileak ere egongo dira.
Programak, halaber, funtsezko helburuetako bati eusten dio: talentu gazteari laguntzea. 2026ko programazioan, aurreko edizioetan bekak jaso dituzten interpretatzaile gazteek parte hartuko dute, hala nola Julen Arzamendik (bi aldiz bekaduna: 2024an eta 2025ean), bai eta abiarazte profesionaleko prozesu bete-betean dauden artistek ere (Gaizka Ciarrusta eta Marina Manterola, Elkaar Ensembleko kideak). Zikloan dagoeneko finkatuta dauden talentuak ere izango dira, eta kalitate handiko programazio orekatua eskainiko du.
Larunbat musikalek (2026) proposamen askotarikoa, irisgarria eta hurbilekoa eskainiko dute berriro, formatu txikiko musikarako eta artisten eta publikoaren arteko zuzeneko topaketarako erreferentzia gune gisa finkatuz.
Ekitaldi guztiak doakoak dira, baina Arte Ederren Museoan gonbidapena jaso behar da aurreko larunbatetik. Kontzertuaren aurreko aste bakoitzean bakoitzaren xehetasunak emango dira.
| Tokia | Eguna | Programa/Artista |
|---|---|---|
|
Vitoria-Gasteiz Arte Ederren Museoa |
Urtarrilak 10 12:30 |
Salba ditzagun ipuinak!! |
|
Vitoria-Gasteiz Ignacio Aldekoa Kultura Etxea |
Otsailak 7 12:30 |
La mirada de Orfeo Cartas desde mi celda Ahotsa eta pianoa |
|
Vitoria-Gasteiz Arte Ederren Museoa |
Martxoak 7 12:30 |
Ahaire Eho Musika, maistrak! Flauta laukotea |
|
Vitoria-Gasteiz Arte Ederren Museoa |
Apirilak 11 12:30 |
Raquel del Pino Orbanak ariman Ahotsa eta gitarra |
|
Vitoria-Gasteiz Arte Ederren Museoa |
Maiatzak 9 12:30 |
Bassadonna Kontrabaxu hirukotea |
|
Vitoria-Gasteiz Arte Ederren Museoa |
Ekainak 6 12:30 |
Claudia Besné, Natalia Sánchez eta Carmen Santamaría Xuxurla sinfonikoak Arpa, flauta eta pianoa |
|
Vitoria-Gasteiz Arte Ederren Museoa Antzinako Musikaren Asteko programa |
Iraila |
Antzinako Musikaren Asteko Kontzertua (ekitaldi horretako programarekin batera aurkeztuko da) |
|
Vitoria-Gasteiz Arte Ederren Museoa |
Urriak 3 12:30 |
Julen Arzamendi eta Alaitz Artola (aurtengo eta iazko bekaduna) Biolina eta pianoa |
|
Vitoria-Gasteiz Arte Ederren Museoa |
Azaroak 7 12:30 |
Noelia Ibáñez eta Amaia Zipitria Maitasuna txori menderagaitza da Ahotsa eta pianoa |
|
Vitoria-Gasteiz Arte Ederren Museoa |
Abenduak 12 12:30 |
Elkaar Ensemble Herri hotsak Haize boskotea |