Familientzako Arte Eszenikoen Egitaraua (2025 urria - 2026 martxoa)

Barakaldo 2026(e)ko urtarrilaren 17(e)tik 2026(e)ko martxoaren 7(e)ra
  • Familientzako Arte Eszenikoen Egitaraua (2025 urria - 2026 martxoa)

Barakaldoko Udaleko Kultura-Ekipamenduen Sarearen Familientzako Arte Eszenikoen Egitarauaren “2025 urria - 2026 martxoa” edizioko bigarren hiruhilekoa hasi da, Barakaldoko 4 eta 11 urte bitarteko haurrei eta horien familiei zuzendutako programazioarekin, zeinak antzerki-ikuskizunak eta estilo desberdinetako txotxongiloak barne hartzen baititu.

Ekimen honek familientzako kalitatezko kultura proposatzen du. Neska-mutilak arte eszenikoen mundu liluragarrian murgiltzen hasteko esperientzia bat eskaintzen du, antzerkiaren formatu anitz ikusten, sentitzen eta haiekin hunkitzen, aldi berean, kultur azturak sortuz, kontsumoarekin zerikusia duen aisiaren osagarri. Horrek beste aukera bat ematen digu euskara aisiaren arloan bizitzeko.

2026ko urtarrila-martxoa hiruhilekoan, Barakaldora hurbilduko da tokiko zein Estatuko zazpi antzerki-konpainia ospetsuen lana. Proposamen eszenikoen kalitateagatik nabarmentzen diren konpainiak dira.

Programazioa -urtarrilaren 17an, larunbata, hasi eta martxoaren 7an, larunbata, amaituko dena- eszenan jarriko da larunbatetan, 18:00etan. Txandakako larunbatak Clara Campoamor Zentro Zibikoan eta Gurutzetako Zentro Zibikoan.

Espero dugu proposamen hau, berriro ere, baliogarria izatea handiak eta txikiak hunkitzeko eta dibertitzeko eta denen irudimena hegan egitera eramateko.

  • EGITARAUA OSOA:

 

Familientzako Arte Eszenikoen Egitaraua (2025 urria - 2026 martxoa) - PDF 

barakaldo.eus

Laburrean

Non