Gazte Hitzak - Gazteentzako literatur lehiaketa 2026

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko urtarrilaren 21(e)tik 2026(e)ko martxoaren 1(e)ra
  • Gazte Hitzak - Gazteentzako literatur lehiaketa 2026

Gazte Hitzak 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako literatura-lehiaketa da, gazteen idazteko sormena sustatzea helburu duena.

Bi literatur genero landuko dira:

  • Nanoipuinak: 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat, bi kategoriatan banatuta: 12-15 urte eta 16-18 urte.

Bi modalitate egongo dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Egileek lan bakarra aurkeztu ahal izango dute modalitate bakoitzeko.

Nanoipuinek, gehienez300 karaktere izango dituzte, izenburua (aukerakoa) eta hitzen arteko hutsuneak barne. Karaktere kopurua gaindituz gero, automatikoki lehiaketatik kanpo geldituko dira.

  • Ipuinak: 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, bi kategoriatan banatuta: 18-24 urte eta 25-30 urte.

Bi modalitate egongo dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Egileek lan bakarra aurkeztu ahal izango dute modalitate bakoitzeko.

Ipuinek, gehienez 1500 eta gutxienez 1000 hitz izan beharko dituzte. Izenburua izan beharko dute derrigorrez. Word edo LibreOffice formatuan aurkeztu beharko dira.

Lehiaketaren urtean 18 urte betetzen dituzten gazteek aukera izango dute nanoipuina edota ipuina idazteko.

Aurkezteko epea: 2026ko urtarrilaren 21etik martxoaren 1era arte, biak barne.

Aurkeztutako nanoipuinek zein ipuinek "azala" hitza izan beharko dute.

 

Gazte Hitzak - Gazteentzako literatur lehiaketa 2026: oinarriak (pdf)


Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2026(e)ko urtarrilaren 21(e)tik 2026(e)ko martxoaren 1(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaIzen-ematea
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz

Non