Denen harridurarako, akusatua defendatzea onartu du Sir Wilfrid Robarts-ek, abokatu ospetsu, beterano eta zorrotzak. Irabaztea ia ezinezkoa den kasu bati egingo dio aurre.
Duen zurigarri bakarrak huts egingo dio susmagarriari, haren emazteak berak aurkako lekukotza emango baitu. Romaine Vole emazteak kontatuko duenez, hilketaren gauean senarra goizaldeko ordu txikietan itzuli zen etxera, eskuak eta arropa odolez zikinduta.
“Akusazioaren lekuko” ustekabeko horren ostean, epaiketa epairako prest dagoela ematen du. Alabaina, Sir Wilfrid Robarstek ez du artean azken hitza esan.
Entzumen edo ikusmen urriko pertsonentzako egokitutako emankizuna. Info: 945 161 045, gestionpublicos@vitoria-gasteiz.org
Fitxa artistikoa:
Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Neguko Programazioaren parte da.