Israel Fernández

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Urtarrilak 31
  • Israel Fernández

Andaluziar jatorriko ijito-familia batean jaio zen, Corral de Almagueren (Toledo). Bere inguruak eta kulturak eraginda, aurki piztu zitzaion barnean daraman dohain musikala, baita flamenkoarekiko maitasuna ere.

Oso gaztetatik nabarmendu zen bere gaitasun liluragarriengatik, eta 11 urterekin irabazi zuen aurrenekoz telebista-lehiaketa bat (Tu gran día, TVE).

Adituen arabera, haren kantaeran bat egiten dute flamenkoaren maisu handien ondare preziatuak eta artistak ukitzen duen orori ematen dion freskotasunak, interpretazioari zein sormenari dagokionez.

Gaur arte 5 disko argitaratu ditu, baina bereziki Universo Pastora (Universal Music, 2018), Amor (Universal Music, 2020) eta Pura Sangre (azken diskoa) lanei esker bihurtu da generoaren eta Espainiako musikaren artista nagusietako bat.

Rubén Lara, gitarrista

Sarrerak:

15 €. Kontsultatu deskontuak

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen Flamenko Zikloko 29. edizioaren parte da, 2026ko Neguko Programazioaren barruan.


Laburrean

Non