Kaldereroak eta Inudeak eta Artzaiak 2026 Donostian: egitaraua

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko urtarrilaren 31(e)tik 2026(e)ko otsailaren 15(e)ra
  • Kaldereroak eta Inudeak eta Artzaiak 2026 Donostian: egitaraua

Jaiak ez dira amaitzen behin San Sebastian eguna pasata. Kaldereroen eta Inude eta Artzainen konpartsek Danborradaren lekukoa hartuko dute eta hurrengo hiru asteburuetan Donostiako kaleak alaituko dituzte. Gainera, aurtengoa urte oso berezia izango da Parte Zaharreko eta Groseko Inude eta Artzaien konpartsentzat. Izan ere, 2026an Kresala eta Artainu konpartsek urrezko eta zilarrezko ezteiak betetzen dituzte.

Inudeak eta Artzaiak

Groseko Inude eta Artzaien Artainu konpartsa izango da lehena kaleak alaitzen. Otsailaren 1ean, igandean, ospatuko du bere 25.urteurrena Groseko kultur eta jai egutegian erreferente gisa sendotuta. Aurtengo desfilean 200 pertsonek parte hartuko dute, eta horrek argi erakusten du konpartsaren hazkundea. Goizeko 11:30ean ekingo dio ibilbideari Txofre kaletik, eta auzoko kaleak zeharkatuko ditu Artetxe Jeneralaren kalean gutxi gorabehera 14:15ean amaitu arte. Tartean 12:30ean ohiko parodia egingo dute Katalunia plazan. Bertan, Zurriola ikastola omenduko dute, euskal folklorearekin eta kulturarekin duen konpromisoagatik, eta urte hauetan guztietan Artainurekin izan duen lankidetza etengabearengatik.

Astebete beranduago, otsailaren 8an, igandean, Kresalaren txanda izango da. Parte Zaharreko elkarte honek antolatutako Inude eta Artzaien konpartsa 200 pertsonaz osatuta dago (100 emakume eta 100 gizon). Euskal Herria kaleko egoitzatik aterako da 12:00etan eta ohi bezala geldiune nagusia izango du Konstituzio plazan 13:00tan antzezpena egiteko.

50.urteurrena ospatzeko Donostia Kultura Festakek kartel berezia prestatu du. Eta kartelaren egilea Lanzagorta Estudioa izan da. Egileek omenaldia egin izan diote 1885.urtean lehen aldiz ospatu zen jaiaren jatorriari. Kartela, bere formatu handian, salgai egongo da Donostia Festakeko bulegoetan 3,50 eurotan.

Parte Zaharreko konpartsak Joselontxos txarangaren laguntzarekin egingo du bere ibilbidea. Joselontxos txarangak Donostia Kultura Festakekin elkarlanean, San Sebastian egunaren doinuekin bezala, Inude eta Artzaien eta Kaldereroen melodiak grabatu ditu, abesbatzarekin, danbor, zartagi eta mailuekin eta horiek guztiek gabe. Inude eta Artzaien doinuak grabatzeko Kresalako konpartsaren abesbatzaren laguntza izan du, eta Kaldereroen doinuetarako, aldiz, Konpartsa Tradizionalaren, Santa Cecilia Abesbatzaren, Laida Otaduyren eta Juan Jose Oconen laguntza izan du.

Kaldereroak

Kaldereroen 16 konpartsek alaituko dituzte Donostiako auzoak hurrengo hiru asteburuetan.

  • Urtarrilaren 31n: Lanberri Txominenean, Loretope Antiguan eta Loiolatarra Kirol Elkartea Loiolan
  • Otsailaren 6an: Aldapeta María ikastetxea, Zurriola Ikastola eta Aieteko kaldereroak
  • Otsailaren 7an:
    • Parte Zaharrean: Parte Zaharreko Kaldereroak, Kai Harripe Alde Zaharreko Euskara Batzordea eta Asociación Cultural Primitiva Comparsa de Caldereros de la Hungría 1884
    • Amara Berrin: Amarakaldek
    • Amaran: Amarako Kaldereroak Mamur-Donosti Berri
    • Egian: Arrano Elkartea
    • Herreran: Herrera Kirol Elkartea
  • Otsailaren 8an: Altzako Kaldereroak (Otsoaren Ulua)
  • Otsailaren 13an: Jakintza Kaldereroen eta Antiguako Kaldereroen konpartsek amaiera emango diote jaiari Antiguan

Konpartsa Tradizionalak Parte Zaharreko kaleak hartuko ditu otsailaren 7ko eguna amaitzeko. 21:30etan hasiko du bere ibilbidea, 19 tributan banatutako 410 parte hartzailerekin. Ane Acha izango da Erregina, eta Edurne Lertxundi eta Edurne Arregi, damak. Tribuekin batera Gauerdi Txarangak eta Kresala Dantza Taldeak parte hartuko dute konpartsan.

Ohiturari jarraituz, konpartsak kanpamendua Konstituzio plazan jarriko du 22:00etatik aurrera. Bertan, Kaldereroetako melodiak abestuko dituzte Donostiako Musika eta Dantza Eskolaren bandak lagunduta. Kresala Dantza Taldeak Gopak izeneko eslaviarra dantza eskainiko du.

Kanpamenduaren ondoren. 22:45ean gutxi gorabehera, konpartsa tradizionalak bere ibilbidea jarraituko du Parte Zaharreko kaletik barrena, 01:40ean Gaztelubide elkartearen aurrean amaitu arte. 

 


Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2026(e)ko urtarrilaren 31(e)tik 2026(e)ko otsailaren 15(e)ra
  • LekuaDonostia / San Sebastián
  • Ikusi agenda Donostia / San Sebastián

Non