Kaldereroen desfilea 2026 Trintxerpen

Pasaia 2026(e)ko urtarrilaren 31(e)tik 2026(e)ko otsailaren 22(e)ra
  • Kaldereroen desfilea 2026 Trintxerpen

Datorren larunbatean, urtarrilaren 31n, Kaldereroen desfilea egingo da Trintxerpen. Illumbek Jai Batzordearen eta Pasaia Musikalen laguntzarekin antolatzen duen ekimena da. 

Ospakizun hori dela eta, 12:30etik 13:30era bitarte, Euskadi Etorbidea moztuko da konpartsa pasatzeko. Horregatik, trafikoa Azkuene kaletik desbideratuko da. Ordubete horretan ez da San Pedrorako autobus zerbitzurik izango.

Egun berezi hori ospatzeko 11:45ean elkartuko dira Andonaegi jauregian eta ondorengo ibilbidea egingo dute 12:00etatik aurrera: San Sebastián kalea, Urgull kalea, Oiartzun kalea, Ulia etorbidea (bertan, geldialditxo bat kantatzeko), Azkuene kalea (geldialdia), Euskadi etorbidetik Gernika plazaraino (geldialdia), Gudarien plaza (geldialdia) eta amaiera Serafin Esnaola plazan.

Hartu zartagina eta gozatu Kaldereroetan!

 
pasaia.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2026(e)ko urtarrilaren 31(e)tik 2026(e)ko otsailaren 22(e)ra
  • LekuaPasaia
  • Ikusi agenda Pasaia

Non