Datorren urtarrilaren 31n, euskal musika sortzaile gazteak izango dira protagonista Amorebieta-Etxanon, MusikagazFest jaialdiaren ospakizunean. Aurtengoa jaialdiaren laugarren edizioa izango da eta, ohiko moduan, helburu izango du haien lana bultzatu, ikusgarritasuna eman eta gazteentzako kalitatezko aisialdi kulturala eskaintzea. Horretarako, datorren larunbatean, Amorebieta-Etxano egun osoko musika jaialdiaren agertoki bihurtuko da, herriko hainbat espaziotan banatutako kontzertu eta DJ saio ugarirekin.
Egitaraua 13:30ean hasiko da Arraibi plazan Silitia taldearen kontzertuarekin, eta egun osoan zehar musika emanaldiak izango dira herriko hainbat agertoki nagusitan banatuta, hala nola Andra Mari plaza, Euskal Herria plaza, Zelaieta Kontzertu Gela, Vintage taberna eta Amorebieta IV frontoia. Parte hartuko duten zornotzarren artean, DJ Rednal, DJ Isma, Javi Castaño eta Jonkass dira; azken honek itxiko du jaialdia 23:30ean. Kontzertu guztietarako sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.
Aurten, MusikagazFest-ek APP bat kaleratu du, bertan talde guztien deskribapena eta euren lana entzuteko aukera dago, eta gainera kontzertuen kokalekua ikusi, ordutegia jakin eta plangintza propio bat egiteko aukera ematen du. APPa eskuragarri dago:
MusikagazFest 2026, Amorebieta Etxanoko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gerediaga Elkartearen, Musika Bulegoaren eta Zornotzako Gazteak elkartearen arteko lankidetzarekin antolatutako ekimena da. Jaialdiaren bidez, euskal musika sortzaile gazteen lana babestu, euskararen presentzia kultur esparruan indartu eta musika zaleen arteko topagune bizia sortu nahi da.
Parte-hartzaileak: