Azpeitiko 2026ko inauteriak otsailaren 7tik 17ra bitartean ospatuko dira.
Urteroko osagaiak izango dira aurten ere: Jai Karnabala eta Astelehen Karnabala izango dira inauterietako egun nagusiak, eta Astearte Karnabalean sokamuturrak izango du protagonismorik handiena. Aurrez, kaldereroen kalejirak, Euskal Inauterien jaialdiak eta inauterietako kontzertuak giroan sartzen lagunduko dute.
Hainbat jarduera egongo dira publiko guztientzako, hala nola kontzertuak, mozorro lehiaketa, umeentzako ikuskizunak, kalejirak...