Tabakalerako Ispilua espazioa bertara dantza egitera eta koreografia ezberdinak praktikatzera etortzen diren hainbat kolektiboren beharrak behatzeko lan batetik abiatuta sortu zen. Gaur egun, aniztasunean dantzaz gozatzen duten pertsonentzako topaleku bihurtu da.
K-Pop eta kultura korearrarekiko zaletasuna partekatzen duten bi kolektibo dira K-DADAren bultzatzaileak, elkarrekin topo egiteko, hitz egiteko eta elkarrekin dantzatzeko jardunaldia.
"Guretzat K-popa adiskidetasuna da, dibertsioa da. Askatasun eta adierazpen modu bat da. Salbazioa. Batasun horretan, jende desberdina elkartzen da mugimendu berberaz gozatzeko.
Tabakalerako Ispilua espazioan elkartzen gara, integraziorako eta gozamenerako leku sozial, seguru bat delako. Babesleku bat gaizki sentitzen garenerako".
Topaketaren egitaraua:
10:30 Txoko txarlak. Hainbat gairen inguruan solasean ariko gara txokoetan.
Merkatu txiki bat ere egongo da
11:50 Averix eta Hokyu taldeen emanaldia
12:20 Random dance