Euskal Barrok Ensemble: "Xirribit"

Elgoibar 2026(e)ko Otsailak 8
  • Euskal Barrok Ensemble: "Xirribit"

Ohiko moduan, Irene Iruretaren ilustrazio eder eta deigarriez lagundutako, Euskal Barrok Ensembleko musikari bikainek interpretatutako eta Maika Etxekopar kontalari zoragarriaren ahots goxoaz kontatutako ipuin eder honek sakoneraino ukituko ditu gure irudimena eta bihotzak, antzinako doinu herrikoi eta dantzagarrien bidez, eta, musikaren botere magikoari esker, kantuan jarriko gaitu guztiok, eta barre eginarazi eta malko bat edo beste ere isuraraziko digu.

Parte hartuko dute: I. Bereziartua Musika Eskolako Koruak / Atxutxiamaikak.

Idazlea / egilea: Juan Kruz Igerabide
Musika egilea / konpositorea: Enrike Solinís
Narratzailea / aurkezlea: Maika Etxekopar
Interpretazio taldea: Euskal Barrok Ensemble
Ilustratzailea: Irene Irureta
Urtea
2025
Iraupena
75 minutu


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2026(e)ko Otsailak 8
  • Ordutegia16:30
  • LekuaHerriko Antzokia
    Toletxe Kalea, 7
    Elgoibar
    Web
  • Zenbatekoa5 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Herriko Antzokia, Elgoibar

Non