Bisita gidatua "Palestinar Komikia. Ahots propioak, oihu kolektiboa" erakusketan

Bilbao 2026(e)ko Otsailak 11
  • Bisita gidatua "Palestinar Komikia. Ahots propioak, oihu kolektiboa" erakusketan

"Palestinar komikia. Ahots propioak, oihu kolektiboa" erakusketan 10 autore palestinarren lana biltzen da. Autoreok adierazpen pertsonal eta kolektiborako tresna gisa erabiltzen dute komikiaren lengoaia bisuala, ahanztura arbuiatzeko eta justizia aldarrikatzeko helburuarekin.

Otsailaren 11an, 19.00tan, Pedro Rojo Arabiar Jakintzarako Al Fanar Fundazioaren presidentea, erakusketaren komisarioetako bat, arduratuko da bisita gidatzeaz. Ibilbidean zehar aztertuko dira, besteak beste, erakusketaren gakoak, obrak sortu diren testuingurua eta komikiaren balioa, esperientziak, lurraldeak eta begiradak konektatzeko gai den lengoaia artistiko gisa.

Gainera, Nur eta Ahmed Haddad gazte gazatarrek ere parte hartuko dute, eta hainbat abesti joko dituzte.

 


Laburrean

Non