Berrizko Inauteriak 2026: egitaraua

Berriz 2026(e)ko otsailaren 13(e)tik 2026(e)ko otsailaren 14(e)ra
  • Berrizko Inauteriak 2026: egitaraua

Berrizko Udalak Inauteriak 2025 ospatzeko antolatu dituen jardueren berri eman nahi du. Otsailaren 13an eta 14an mozorroak izango dira berriro protagonista, kalejirak, trena, musika eta ohiko mozorro lehiaketarekin.

Otsailak 13, osteguna

Ekitaldiak 10:30etan hasiko dira Haurreskolako ikasleen kalejirarekin, eta 11:00etan mozorro kalejira egingo da Berrizko kaleetan zehar (euria eginez gero bertan behera geratuko da). Ondoren, Eskolako ikasleen emanaldia izango da Berrizburu Kiroldegian.

Bestalde, 12:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:30era trena ibiliko da Olakuetatik Elizondora eta Elizondotik Olakuetara (bi geralekuetan jaitsi beharko da).

Arratsaldean, ordea, 18:30etan, musika eta jaia izango dira frontoian Euskal Diskofestarekin, eta amaitzeko, txokolate dastaketa egingo da.

Otsailak 14, ostirala

Jardunaldiari hasiera emateko, 12:00etan koadrillen topaketa egingo da Olakueta plazan. Gero, 13:00etan, ohiko mozorro lehiaketa izango da probalekuan. Lehiaketan parte hartzeko izen-ematea QR bidez edo online egin beharko da, otsailaren 10era arte.

Ondoren, 14:00etan, bazkari herrikoia egingo da frontoian. Bazkarira joateko derrigorrezkoa izango da mozorrotuta joatea, eta 12 urtetik beherakoek heldu batekin joan beharko dute. Menua honakoa izango da: oilasko paella, haragi bolak eta pantxineta.

Bazkalostean, 17:30etan, DJ familiarraren saioa izango da probalekuan, eta egunari amaiera emateko 19:00etan, DJ Roka Probalekua musikaz eta festaz betetzeaz arduratuko da.

Bazkari herrikoirako sarrerak

Sarrerak Berrizko Kultur Etxean egongo dira salgai otsailaren 6ra arte. Prezioak honakoak dira:

  • 12 urtetik beherakoak: 10 euro
  • 12 urtetik gorakoak: 14 euro

???Kartela (PDF ??765KB)

 

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2026(e)ko otsailaren 13(e)tik 2026(e)ko otsailaren 14(e)ra
  • LekuaBerriz
  • Ikusi agenda Berriz

Non