Gasteizko Udal Musika Banda + Josune Velez de Mendizabal: "Zinemaren Soinua"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Otsailak 15
  • Gasteizko Udal Musika Banda + Josune Velez de Mendizabal: "Zinemaren Soinua"

Udal Musika Banda eta Josune Velez de Mendizabal.
 
Zinemaren historian zehar, soinu-bandak funtsezko elementua izan dira irudiei lagundu eta zentzua emateko, irudiek diotena indartzeko. Musikak gu geu konturatu gabe gidatzen gaitu: heroiaren etorrera iragartzen digu, izua pizten digu gertatzeko dagoenaren aurrean, hunkitu egiten gaitu une intimoenetan.

Josune Velez de Mendizabal aktore eta aurkezlea lagun, kontzertu honek soinu-bidaia bat egitera gonbidatzen gaitu, zinemarako melodia enblematikoenetako batzuetan barrena. Adibide, iruzkin eta pasadizoen bidez, publikoak ikusiko du nola aritzen diren konpositoreak memorian iltzatuta geratu zaizkigun giro, pertsonaia eta emozioak sortzeko lanean. 

Familian gozatzeko saioa izango da, entzunez ikasteko eta zinemaren irudien eta bizia ematen dien musitaren arteko erlazio liluragarri hori hobeto ulertzeko unea.

Fitxa Teknikoa

  • Zuzendaria: Iker Olazábal
  • Aurkezlea, antzezlea: Josune Vélez de Mendizábal
  • Gidoia: Iker Olazábal
  • Udal Musika Banda

Laburrean

  • Mota Bestelakoa (haurrentzat)
  • Data 2026(e)ko Otsailak 15
  • Ordutegia18:00-19:00
  • LekuaFélix Petite Antzokia
    Landaberde, 31
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • Zenbatekoa6 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Félix Petite Antzokia, Vitoria-Gasteiz

Non