Klaustro Sounds 26: Izarne Oyarzabal & Garazi Gorostiaga "AINTZIRA"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Otsailak 22
  • Klaustro Sounds 26: Izarne Oyarzabal & Garazi Gorostiaga "AINTZIRA"
    Argazkia: Izarne Oyarzabal

Aintzira Izarne Oyarzabal dantzariak eta Garazi Gorostiaga musika konposatzaile eta ekoizleak elkarrekin dugun proiektua da.

Aintzira elkartzen gaituen espazio imajinarioa da. Bete eta hustu aritzen dena dronea, industriala, metala edo ambient bezalako soinuez askotariko paisaia zinematikoak zeharkatzen eta butoh-a edo sorginkerien iruditeriak agertarazten dituena.

Aintziran gorputzaren eta soinu-paisaien bitartez iluntasuna arakatzen saiatzen gara sekretu, intimitate, konfidentzia eta antzekoek iluntasuna behar dutelako agertu ahal izateko, eta ia dena jaiotzen delako iluntasunetik.

Izarne Oyarzabal dantzari eta performerra da. Dantza garaikidean Bambú Danza (Madril) eta Mutis Espazioan (Leioa) trebatua.

Garazi Gorostiaga musika ekoizle eta konposatzailea da. 2022tik The Bass Valley-ren eskutik musika ekoizpen eta konposizioan tituluduna.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Otsailak 22
  • Ordutegia19:00 - 19:45
  • LekuaMontehermoso Kulturunea
    Fray Zacarías Martínez, 2
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • Zenbatekoa5 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Montehermoso Kulturunea, Vitoria-Gasteiz

Non