Solasaldia eta kontzertua: "Raíces hondureñas, futuro compartido"

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Martxoak 10
  • Solasaldia eta kontzertua: "Raíces hondureñas, futuro compartido"

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako solasaldiak eta kontzertua, Sustraiak eta ahotsak - Raíces conectadas zikloaren barruan:

  • Raíces hondureñas, futuro compartido

Kulturen arteko zubiak eraiki dituzten hainbat pertsonaren bizitza kontakizunak entzungo ditugu, hala nola Marcia Velásquez Georgerena, Hondurasen emakumeei laguntzen GKE batean lan egin duen integratzaile sozialarena. Ondoren, hiru ahotsetan entzungo ditugu kontakizunak: Angela Maria Georgerena, Hondurasko janaria prestatzen duten eta etxean bezala sentiarazten zaituzten jatetxe baten arduraduna; Marvin Cabrerarena, Hondurasko margolaria, nazioko eta nazioarteko hainbat aintzatespen jaso dituen artista; eta Josue Redondorena, “Cuadro de Danzas Folklóricas de Honduras” taldearen sortzaile eta sustatzailea. 

Jardunaldiari amaiera emateko, Hondurasko “Fusión H” taldearen laukote formatuko kontzertua, eta “Cuadro de Danzas Folklóricas de Honduras” taldeko bi dantzari izango dira.

Partaideak: Marcia Velásquez, Angela Mª George, Marvin Cabrera, Josué Redondo; Fusión H. taldea; Cuadro de Danzas Folklóricas de Honduras; Esther Castiñeira.


Laburrean

Non