La Dramática Errante konpainiak R&J antzezlana estreinatuko du. Konpainiaren bosgarren lan honetan, maitasun librea eta askotarikoa da protagonista argia. William Shakespeareren Romeo eta Julieta du abiapuntu konpainiak, emozioen arintasuna, sare sozialak eta maitatzeko hainbat modu nagusi diren garai hauetan maitasunaz hitz egiteko. Inoizko maitasun-istoriorik ospetsuenaren berrikuspena da, ikuspegi aske, garaikide eta hunkigarria oinarri hartuta. Maitasunaren paradigma berri baten bilaketa grinatsua. Gaur egun, Veronako balkoia telefono-pantaila bat da, eta maitasun erromantikoa, berriz, agortzear den eredu bat.
“Maitasun eternal” horretatik zer geratzen da harreman likido eta irekien aroan? Gaur egun, nola definitzen dugu maitasuna? Maitasunaren trantsizio garai honetan nabarmena da aspaldiko inertziak hausteko beharra, eta maitale izateko modu berriak eraikitzekoa.
Maitasuna hackeatuta eta zalantzan jarrita, antzezlanak besarkatu egiten du gaur egungo maitasunaren kontzeptua: likidoa, anitza, antsietatez betea, kontzientea, kontraesankorra, korporala, disidentea.