Aldecoa 2026 - Gasteizko Ipuin Literarioen Nazioarteko Jaialdiaren barne.
Manuel Rivas idazle eta kazetari galiziarraren eta Juan Garzia euskal idazle eta itzultzailearen arteko elkarrizketa. Literatur generoa, itzulpengintza eta, oro har, literatura izango dira protagonista "Mapetan agertzen ez den leku bati buruzko elkarrizketak" izeneko topaketan.