Loraldia 2026: "IKUSLETEGIA: IKIMILIKILIKLIK. Vol. 2"

Bilbao 2026(e)ko Martxoak 12
  • Loraldia 2026: "IKUSLETEGIA: IKIMILIKILIKLIK. Vol. 2"

2026ko Loraldia jaialdiaren egitarauaren barruan.

"Ikimilikiliklik. Vol 2" Loraldiaren produkzio berria da. Abiapuntua Mikel Laboak eta Artze anaiek, orain dela 50 urte, sortu zuten sentikaria da. 1975ean guztiz abangoardista izan zen ikuskari hura. Gaur XXI. mendeko Ikimilikiliklik aurkeztera gatoz. Abangoardismoaren bidean kokatu gara eta Edurne Azkarate jarri dugu lemazain. 

Imanol Agirrek gazte zelarik, originala ikusi zuen eta berriaren sustatzaileetako bat da. 70eko hamarkadaren akorduak eta gaurko asmoak uztartuko ditu berbaldi batean. Geroago tauletan ikusiko dugun sormenaren giltzak partekatuko ditu  gerturatuko diren ikusleekin.

loraldia.eus

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2026(e)ko Martxoak 12
  • Ordutegia18:15
  • LekuaArriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Arriaga Antzokia, Bilbao

Non