Yolanda Arrieta: "Zer egin idazketarekin"

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Martxoak 12
  • Yolanda Arrieta: "Zer egin idazketarekin"

Haur eta gazte literaturan murgildu nahi duten helduentzako irakurketa kluba, Yolanda Arrieta Malaxetxeberriaren eskutik.

Hiru saio hauetan, haurrei zuzendutako literaturako “altxorrak” , klasikoak eta berriak ezagutzeko aukera izango dute guraso, irakasle eta interesa izan dezakeen edonork. Bigarren saio honetan idazketari buruz hitz egingo da eta  Yolanda Arrieta Malaxetxeberriaren Memoria berriak: entsegu grafiko bat idazketa sortzailearen alde zeneko lan esanguratsuan sakonduko da.

Liburu hauek ezagutzeaz gain, literaturaren aitzakiaz, batetik bizitzaz hitz egiteko aukera izango da eta, bestetik, liburu hauekin landu daitezkeen dinamika ezberdinak ere ezagutuko dira. Azken batean, modu praktikoan haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko baliabideak eskaini nahi dira helduei.

Hurrengo saioa:

  •  Apirilak 16. Zer izan, nor izan. Literatura-solasaldia irakurle gazteak gogoan direla.


Laburrean

Non