Aldecoa 2026 - Gasteizko Ipuin Literarioen Nazioarteko Jaialdiaren barne.
Aldecoa Festibalak ekainaren 14an, larunbata, 18:00etan, mahai-inguru bat hartuko du: “Urrezko aro bat? Ipuina gaztelaniaz, gaur egun” izenekoa. Bertan, gaztelaniazko gaur egungo kontakizun laburraren ordezkari nabarmenenetako lau bilduko dira: Clara Obligado, Valeria Correa Fiz eta Irene Reyes-Noguerol idazleak, eta José Ovejero narratzailea. Publikoarekin partekatuko dituzte ipuinaren egungo egoerari, haren bizitasunari eta gaztelaniazko literaturan dituen erronkei buruzko gogoetak. Elkarrizketa Iban Zalduak, festibaleko zuzendariak, moderatuko du.