Loraldia 2026: Idoia

Bilbao 2026(e)ko Martxoak 14
  • Loraldia 2026: Idoia

2026ko Loraldia jaialdiaren egitarauaren barruan.

Idoia Asurmendi Aramaion jaio zen orain dela 25 urte. Musikarekiko zaletasuna familia girotik datorkio eta betidanik bizi izan da abestiz inguratuta. Piano ikasketak burutu zituen Gasteizen eta oso gazte hasi zen musikagintzan. 

Gaur arte, bi disko plazaratu ditu eta oso denbora laburrean ikusmin handia sortu du euskal eszenan. Musikaren bidez bere bizitzako arlo intimo eta pertsonala kontatu ohi du. Azken sorkuntza auto-esplorazio eta adierazpen-prozesu sortzaile bat izan da, non abesti bakoitza bere historiaren zati bihurtu zen. Ez da kantu-bilduma bat izatera mugatzen; entzumen-esperientzia oso bat izan nahi du.

Loraldian aurkeztuko duen kontzertua guztiz ikusgarria izango da. Ohiko musikariekin inguratzeaz gain, soka-talde bat arituko da kantak moldatzen. Formatu handiko esperientzia bakarra eta erakargarria. 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Martxoak 14
  • Ordutegia20:00
  • LekuaEuskalduna Jauregia
    Abandoibarra Etorbidea, 4
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa21,50 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Euskalduna Jauregia, Bilbao

Non