Loraldia 2026: VERDE PRATO "Bizitza eztia eta Euskal Pop Erradikala"

Bilbao 2026(e)ko Martxoak 15
  • Loraldia 2026: VERDE PRATO "Bizitza eztia eta Euskal Pop Erradikala"

2026ko Loraldia jaialdiaren egitarauaren barruan.

Euskal kantutegia berritzen ari diren artista gazteen belaunaldi berri baten erakusle da Verde Prato. Ohikoak ez diren bideetatik ari da sortzen etorkizunari begira, baina iragana ahaztu barik. 

Horregatik, kontzertu honen atal nabarmena izango dute Euskal Rock Erradikala etiketa daramaten hainbat kantek. Verde Pratok berak miresten dituen laurogei hamarkadan sorturiko abestiak dira: “Pakean utzi arte” (Hertzainak), “Zu atrapatu arte” (Kortatu), besteak beste. Belaunaldi baten erreferentziak izan ziren kanta hauek mundu propioetara eramango ditu, ikuspegi berri eta femeninoagoa agerian utziz.

Verde Prato neofolk izeneko eremuan kokatzen dute adituek. Proiektu honen atzean Ana Arsuaga artista dago. Feminismoa, askatasuna, bakardadea eta natura bezalako gaiak jorratzen ditu haren sormenetan. Munduan zehar ibili da azken aldi honetan, Kanada, italia, Herbehereak… herrialdeetan zehar bira bat plazaratu berri du. 

Lasaitasuna eta gozotasuna islatzen dituen paisaian eroso aritzen da. Euskal musikaren esperimentazio arloan eta abangoardian kokatzen den kantaria da.

*Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan sortutako jarduera, TopARTE programaren esparruan.

 

loraldia.eus

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2026(e)ko Martxoak 15
  • Ordutegia12:30
  • LekuaGuggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa12 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Guggenheim Bilbao Museoa, Bilbao

Non