Loraldia 2026: "VOYAGE, VOYAGE, URRUNEKO HOTSAK"

Bilbao 2026(e)ko Martxoak 15
  • Loraldia 2026: "VOYAGE, VOYAGE, URRUNEKO HOTSAK"
  • Loraldia 2026: "VOYAGE, VOYAGE, URRUNEKO HOTSAK"

2026ko Loraldia jaialdiaren egitarauaren barruan.

Keinu bat. Beste mundu bateko bizitzarekin kontaktatzeko grina.
Voyager Golden Record-a. Gizatasunaren laburpena jasotzen duen urrezko disko bat, unibertsoaren sakontasunean flotatzen.
Lezio bat. Bi gauza infinitu daude: unibertsoa eta giza ezjakintasuna.

Bidaia bat proposatzen dizuegu. Urrunena eta gertukoena uztartzen dituen bidaia. Ezezagunena eta ezagunegia. Erreala eta irudia. Irudiaren irudia.

Pieza hau bukle infinitua da, umorea, antzerki dokumentala eta performancea uztartzen dituena. Beste mundu batera bidaiatzeko aukera emango digu, helmugan, beste behin, gure buruarekin topatzeko. Hori bai, modu berri batean.

Fitxa artistikoa:

  • Antzerkiaren ideia eta sorkuntza: Makur Antzerkia
  • Antzezleak: Jone Bengoa eta Gontzal Uribe
  • Zuzendaritza: Marina Suarez
  • Argiztapena: Fran Jimenez
  • Bideo produkzioa: Laura Moscoso
  • Soinua eta musika: Patxi Suinaga
  • Diseinu grafikoa: Irati Antia
  • Argazkilaritza: Ana Garcia
  • Carl Sagan: Javier Barandiaran

Sareak: @makur.antzerkia


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaMakur Antzerkia
  • Data 2026(e)ko Martxoak 15
  • Ordutegia19:00
  • LekuaLa Fundición
    Francesc Macià, 1-3
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa12 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda La Fundición, Bilbao

Non