Loraldia 2026: "Potasio" + "Ikusezintasunak" irakurraldia

Bilbao 2026(e)ko Martxoak 20
  • Loraldia 2026: "Potasio" + "Ikusezintasunak" irakurraldia

2026ko Loraldia jaialdiaren egitarauaren barruan.

  • Josu Martinez, Jon Alonso, Peio Berterretche, Adrián García de los Ojos
Josu Martinezek zuzendutako "Potasio" film laburra estreinatuko dugu Loraldian, Jon Alonsoren ideia batetik abiatuta Josuk eta Jonek egindako gidoiaren arabera. "Potasio" du izenburu eta ikusezin bihurtzen den pertsona baten istorioa kontatzen du.
Etorkizuna adimen artifizialaren esku omen dago. Baina ba al du zentzurik inkomunikazioa eta bakardadea bezalako arazo unibertsalak teknologiaren bidez konpondu nahi izateak? Horretaz eta beste hainbat gauzez, nola baita euskal zinemaren egoera historiko prekarioaz hausnartzeko gonbidapena da film hau. Komedia absurdo bat da; baina aldi berean, komedia politikoa eta garaikidea, ikusleei aukera emango diena bere burua islatuta ikusteko.
 
Filma eman baino lehen Jon Alonsoren testu batetik abiaturik Josuk, Peiok eta Jonek landu duten emanalditxoa plazaratuko dugu. Peio Berterretxe aktoreak interpretatuko du eta Adrian Garcia de los Ojos musikariak soinu banda jarriko du. "Ikusezintasunak" deitu diote.
loraldia.eus

Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2026(e)ko Martxoak 20
  • Ordutegia20:00
  • LekuaBizkaia Aretoa
    Abandoibarra hiribidea, 3
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa8 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Bizkaia Aretoa, Bilbao

Non